Amaikak-Bat, K.E.

Amaikak-Bat, K.E.

Amaikak-Bat, K.E.

1907 - 2021

Berriak

Bazkide Eguna 2019

2019/10/15 | Omenaldiak
Aurten ere, umore onez eta musikaz gozatuz alde zaharreko kaleak bete ditugu bazkideen eguna ospatzeko.

Lehengo urtean bezala, aurten ere "Bazkidearen eguna" ospatzeko elkartean bazkaria bat egin dugu, eta gainera Amaikak-Bat-en eta gurekin 50 urte baino gehiago daramaten bazkideak omendu genituen:

  • Sabino Adarraga,
  • Juan Luis Sorondo,
  • Alberto Barkaiztegi,
  • José Ignacio Berra, 
  • David Alvear,
  • Miguel Altuna,
  • Julián Fernández,
  • José María Adarraga,
  • Rafael Guerrero.


Gainera, azkeneko asanbladan adostu bezala Paco eta Santi Bañales anaiak "ohorezko bazkide" izendatuko genituen. Bañales anaiak 60. hamarkadan Amaikak Bat ordezkatu zuten hainbat iraupen-eski lehiaketetan, Amaikak Bat kirol taldearen izen ona egon ziren leku guztietan zabalduz.